jueves, 30 de octubre de 2008

Hausnarketa

Lehen ariketa honetan taldekideak bildu eta taldekide bakoitzaren ikasketei loturiko eskola ezberdinak prestatzea izan da zeregina.

Klase baten planifikazioarekin hasteko, taldekide bakoitzak gai ezberdinak proposatu zituen eta guztion artean eztabaidatu ostean landuko genuen gaiari buruzko adostasun batera iritsi ginen. Klasearen gai nagusia argi izatean, berehala etorri zitzaizkigun burura eskola horrekin lortu nahi genituen helburuak zein izango ziren. Hala ere, helburu horiek gauzatu ahal izateko jarraitu beharreko pausuak zehazteko garaian iritsi ziren zailtasunak.

Desadostasun nagusia ikasgelaren antolaketa egiterakoan heldu zen. Taldekide baten iritziz egokiena ikasleak talde txikitan banatu eta gaia euren artean eztabaidatzea litzateke, gero taldean ateratako ondorioak eta iritziak beste ikaskideen aurrean plazaratzeko. Gainerako taldekideei ez zitzaien ideia txarra iruditu, baina euren ustez aproposagoa litzateke ikasgela U moduan antolatu eta gaiak guztion artean eztabaidatzea. U moduko antolaketa honen bidez, irakaslea ikaslearen mailan ipini eta elkarrizketan ikasle bat gehiago balitz bezala parte hartzen du. Ikasleak banaka landu behar ditu bere ideiak eta ekarpenak, beraz, pertsonalagoak izango dira. Taldekako banaketa eginez gero, berriz, irakaslea moderatzaile gisa ariko da klasean eta ikasleek taldeka hausnatuko dituzte euren usteak.

Ariketaren balorazioa positiboa izan da. Gai ezberdinak modu ezberdinean eman daitezkeela ohartzeko balio izan digu. Planifikazioan suertatu diren desadostasunei elkarrizketa bidez modu egokian eman dizkiegu irtenbideak.

1 comentario:

Lorea dijo...

Kaixo gaztiak! Ariketaren nondik norakoak ulertu dira eta pozten naiz. Soilik ohartxo batzuk:
1.- Prozedurak ekintzak dira, aditz infinitiboak. Zuek idatzitakoak helburu didaktikoak ematen dute. Normalean helburu didaktikoetatik ateratzen ditugu prozedurak.
2.- Erabiliko dugun metodologia justifikatzea ezinbestekoa da, arrazonatzea.
3.- Ebaluaketa oso ondo zehaztu duzue.
Animo!!