sábado, 27 de diciembre de 2008

Ikasitako baliabideei buruzko hausnarketa

Ikasi ditugun baliabideek balio dute?

Gmail:Guk erabiltzen dugun Hotmail-ekin alderatuz, gmail kontuak partehartzaileagoa izateko aukera gehiago ematen du. Guztiok uste dugu oso tresna interesgarria izan daitekela eta hainbat gauza erraztu ditzakela. Honen erabilera egokia izateko, lehenik eta behin gure kontu propioa sortu beharko genuke eta ondoren erabiltzen ikasi. Baina gure aburuz, oso tresna baliagarria dela azpimarratuko genuke.

Moodle: Sistema egokia dela deritzogu. Alde batetik, klasera joaten direnek eta baita joaten ez direnek ere, bertan zintzilikatuak dituztelako apunte guztiak eta gainera klasearen martxa zein den jakin dezakete. Bestalde, ez da zertan beharrezkoa klasera apunte guztiekin etortzea, moodlen irakasleak argi zehazten baitu zein izango den klase edo aste bakoitzean landu beharreko gaia.

Wiki: Wikiaren bidez, zuk klasean aipatu bezala, lagunen artean emailak bidali edo ez bidaltzearen dudak estali daitezke. Wiki bat eraikiz, lagun bakoitzak bertan bere proposamenak txertatu ditzake eta ondoren beste lagunek wiki horretan bertan honi buruzko erantzuna idatzi. Egun gazteak garenez, tresna erabilgarria da guretzako lagun artean komunikazio errazago bat izateko, planak egiterako orduan, eskiatzera joateko, afariak antolatzeko,... Baina bestetik, eskolan eralbitzeko ere gomendagarria dela esango genuke zuk klasean azaldutako adibidea kasu.

Slideshare: Tresna honek, power point-a adibidez, blogera igotzea ahalbidetzen du. Horrelako aukerek, blogean testuez gain, beste euskarri mota batzuk txertatzea errazten du. Hasiera batean zailtasunak izan genituen arren hau erabiltzeko, amaieran, sistema erraz eta eraginkorra dela ohartu ginen.

Blog: Blogak aukera asko ematen ditu. Norberak blog bat sortzeaz gain, beste blogetan nabigatu eta iritziak eman ditzakezu. Hau, bide erraz bat izango litzateke, beste euskarri (egunkari, aldizkari, telebista, irrati...) batzuetan argitaratu ezin diren iritzi, artikulu, jakinduria... zabaltzeko. Hezkuntza arloan oso erabilgarria izan daiteke, guk IKT-eko klasean egin dugun moduan, denon lanak konpartitu eta alderatu ahal izateko.

Jokoen hausnarketa

Jokoen irizpideak ezartzerako orduan, taldekide guztiak lehenik eta behin artikulua irakurri genuen. Ondoren bakoitzak, berari azpimarragarrienak iruditzen zitzaizkion irizpideak ezarri eta komentatu zituen taldean. Ondoren, jokoetara jolastu ginen. Guk aukeratutako jokoak, onddoak eta geografia izan ziren, dibertigarri eta interesgarriak izango zirelakoan. Behin jolasten hasita, geografiarekin gehiago dibertitu ginen, jolasteko era errazagoa zelako eta norberaren jakituria neurtu zitekeelako. Bestalde, onddoetara jolastean testu asko zegoela ohartu ginen eta ez zela motibagarria. Behin bi jokoak probatu genitunean, eredu definitiboak jarri genituen taldekide guztion adostasunarekin.

Ez genuen inolako arazorik izan irizpideak ezartzeko garaian, denei iruditzen zitzaizkigun garrantzitsuak ondorengo irizpideak:
- Eraginkortasuna
- Itxura erakargarria ikasleentzat
- Kalitatezko edukia
- Motibatzailea
- Ikuspegi eraikitzailea
- Autoikaskuntza
- Talde lana
- Maila ezberdinetara egokitzapena

Behin hau erabaki genuenean, bi jokoen arteko konparatibarekin hasi ginen. Txostenean agertzen den moduan, ezberdinak dira bi joko hauek, nahiz eta gaiak oso interesgarriak izan, jolasteko erak asko aldatzen du ikuspegi hau.

miércoles, 17 de diciembre de 2008

Hezkuntza legeei buruzko hausnarketa

Lan hau egiteko, lau taldekideen artean banatu genituen legeak. Bakoitzak, esleitu zitzaion legearen inguruko informazioa bilatu behar izan zuen, lege bakoitzaren kontestu historikoa eta ezaugarri nagusienak azalduz. Ondoren, guztion informazioa eskuragarri izanik, konparaketa egiteari ekin genion.

Lan honekin, LOGSE ezezik, beste lege batzuk egon direla eta egun daudela ohartu gara. Beraz, 1970tik indarrean egon diren lege ezberdinen ezagutza izatea ahalbidetu digu lan honek. Orokorrean esan daiteke, bilakaera positiboa izan dela, nahiz eta LOGSE legetik LOE legera ez den aldaketa nabarmenik antzematen.

Aipatu beharra dugu, lan nekeza izan dela, lortutako informazio ulertzeko izan ditugun zailtasunengatik eta baita lortzen genuen informazioa askotan oso zabala zelako. Ondorioz, honi buruz sintesi bat egiteko orduan zailtasunak izan ditugu.

jueves, 4 de diciembre de 2008

5 orduen banaketa

Praktika I

Nola banatuko zenituzke ordu hauek? Zergatik?

Ondorengo banaketa egin dugu:
Matematika: 1 ordu
Gizarte Zientziak: 1 ordu
Natur Zientziak 1 ordu
Tutoritza: 2 ordu

Banaketa honen arrazoiak ondorengoak dira: Matematikaren kasuan, ikusten dugu, ikasleek zailtasun ugari izaten dituztela, ondorioz, oinarri sendo bat izan dezaten, ordubetez errefortzatu nahi izan dugu. Gizarte Zientziari zein Natur Zientziari dagokionean, bakoitza ordu betez errefortzatu dugu, arlo zabalak direnez denetan ezagutza egoki bat har dezaten ikasleek. Amaitzeko, tutoretzari eman dizkiogu gainontzeko 2 orduak, gure iritziz, baloreak trasmititzeko tresna garrantzitsua baita eta ordu betera mugatzea ez deritzogu ongi.
Kontuan izanik, 2 Filologo eta 2 Enpresa ikasle garela,hasiera batean nahiko arazo izan genituen orduak banatzeko. Enpresa ikasleek hasiera batetik oso argi ikusten zuten matematikaren errefortzu beharra, aldiz filologoek ez zuten behar hori ikusten. Bestalde, Enpresa ikasleek Ingelera indartzearen beharra azpimarratzen zuten, egun oso beharrezkoa baita enpresa eta ekonomia arloan. Azkenean Filologoek Ingelera errefortzatua ez izateko arrazoia eman zuten. Beraien esanetan, egun ingelera eskolatik kanpo gazteek asko lantzen duten hizkuntza bat, bideojoko, internet, pelikula...en bidez, modu inkosziente batean. Bestalde Enpresa ikasleek, matematikaren beharraz ohartarazi zien, beraiek (filologoek) nahiz eta DBHtik aurrera matematika ez landu, etorkizunean (bai batxilergo edota unibertsitatean) matematika ondo ulertu ahal izateko oinarri egoki bat izan behar dela konbentzitu zitzaielarik.

Uste al duzu banaketa honek arazoak sor ditzakela? Zeinen artean? Zergatik?

Guztiok ados geunden banaketa honek arazoak sortuko lituzkela. Izan ere guk orduak banatzerako orduan, tira bira batzuk izan baikenituen. Arazo hauek irakasleen eta departamentuen artean emango liratekela uste dugu. Gure aburuz, irakasleen nahia beraien irakasgaia ahalik eta ondoen trasmititu eta barneratzea da. Geroz eta denbora gehiago eskuragarri izan, irakasleak bere helburuak era egokiagoan beteko ditu, honela ikasleak irakasgai horretan oinarri sendo eta argiago bat lortuz.


Praktika II

Zer deritzozue ordu banatze honi? (argudiatu)

Guztiok ez gaude ados banaketa honekin. Hasiera batean esan dezakegu, Enpresa ikasleak ados egongo liratekela banaketa honekin, ingelerari ordu bete eskaintzen diolako baina filologoek egindako arrazonamendua eta gero, ordu bete hau tutoretzari eskaintzea egokiagoa iruditu zitzaigun hasieratik.

Zer argudio uste duzue erabili dutela modu honetan banatzeko?

Banaketa honek irakasgai instrumentalei eman diela garrantzia iruditzen zaigu.

Beste aukerarik bururatzen zaizue?

Praktika I-ean ezarritako banaketa.

Praktika III

Zer iruditzen zaizue aukera hau?

Oso aukera ona iruditzen zaigu. Errefortzu orduak komunak izateak ikasle bakoitzari momentu bakoitzeko beharretara egokitzea baimentzen dio. Honela, ikasle bakoitzak zein momentutan zein errefortzu behar duen erabaki dezake. Beraz, ikaslearen gain geratzen da errefortzu ordu horiek nahi duen eran banatzeko erabakia. Hau da, berak erabakiko du nola banatu. Gure esperientzia (neskena) kontuan hartuz, oso baliagarria da, guk "tailer librea" deitzen genion honi, eta era horretan,lanak aurreratzeko eta zalantzak argitzeko momentu bezala aprobetxatzen genuen, kontuan izanik irakasgai batzuetako irakasleak eskuragarri genituela.

Zer arazo sortu daitezke?

Arazoetariko bat, irakasle guztiak gertu ez edukitzea litzateke. Irakasle guztiak arlo guztietan adituak ez direnez, gelan dagoen irakasleak ezin ditu zalantza guztiak argitu eta ikaslea erantzunik gabe aurki daiteke. Beste arazo bat, ikasleek ordu hauek ondo ez aprobetxatzea izan daiteke eta ondorioz 5 ordu galduko lirateke.

jueves, 20 de noviembre de 2008

Hausnarketa





Teknologia berrien inguruko artikuluaren lana egiteko, lehenik eta behin, taldekide bakoitzak testua bere kabuz irakurri zuen etxean. Ondoren, eskola ordutegiz kanpo elkartu ginen lanari ekiteko.
Hasiera batean, ez genuen oso argi zer eta nola egin behar genuen. Baina, pixkanaka-pixkanaka arazoak eta erronkak identifikatu genituen eta lanari hasiera eman genion. Hala ere, behin martxa hartuta, nahiko ondo konpondu ginen eta lana erritmo onean burutu genuen.
Nolanahi ere, guztia ez zen hain erraza izan. Izan ere, artikuluan informazio asko egonik, zaila egin zitzaigun zortzi diapositibatan ideia garrantzitsuenak islatzea. Horrek nahiko arazo sortu zizkigun arren, gure ustez ideia nagusiak nahiko argi azaldu ditugun.
Ondorio gisa esan nahiko genuke artikuluan ideia garrantzitsu eta interesgarriak garatzen direla. Eta nahiz eta gaur egun pisu handia izan, etorkizunean oraindik eta garrantzia handiagoa izango duela, eta horretaz gizarteak jabetu beharra duela. Guregandik hasita, etorkizuneko irakasleak.

jueves, 30 de octubre de 2008

Hausnarketa

Lehen ariketa honetan taldekideak bildu eta taldekide bakoitzaren ikasketei loturiko eskola ezberdinak prestatzea izan da zeregina.

Klase baten planifikazioarekin hasteko, taldekide bakoitzak gai ezberdinak proposatu zituen eta guztion artean eztabaidatu ostean landuko genuen gaiari buruzko adostasun batera iritsi ginen. Klasearen gai nagusia argi izatean, berehala etorri zitzaizkigun burura eskola horrekin lortu nahi genituen helburuak zein izango ziren. Hala ere, helburu horiek gauzatu ahal izateko jarraitu beharreko pausuak zehazteko garaian iritsi ziren zailtasunak.

Desadostasun nagusia ikasgelaren antolaketa egiterakoan heldu zen. Taldekide baten iritziz egokiena ikasleak talde txikitan banatu eta gaia euren artean eztabaidatzea litzateke, gero taldean ateratako ondorioak eta iritziak beste ikaskideen aurrean plazaratzeko. Gainerako taldekideei ez zitzaien ideia txarra iruditu, baina euren ustez aproposagoa litzateke ikasgela U moduan antolatu eta gaiak guztion artean eztabaidatzea. U moduko antolaketa honen bidez, irakaslea ikaslearen mailan ipini eta elkarrizketan ikasle bat gehiago balitz bezala parte hartzen du. Ikasleak banaka landu behar ditu bere ideiak eta ekarpenak, beraz, pertsonalagoak izango dira. Taldekako banaketa eginez gero, berriz, irakaslea moderatzaile gisa ariko da klasean eta ikasleek taldeka hausnatuko dituzte euren usteak.

Ariketaren balorazioa positiboa izan da. Gai ezberdinak modu ezberdinean eman daitezkeela ohartzeko balio izan digu. Planifikazioan suertatu diren desadostasunei elkarrizketa bidez modu egokian eman dizkiegu irtenbideak.

Aurkezpena

Ander Etxeberria Olaetxea: 24 urte, Villabonatarra, Ingeles eta Euskal Filologian Lizentziatua, egun Zarautzko Oteitza ikastetxean Irakasle moduan lanean.
Oihane Valero Oruezabala: 23 urte, Hernaniarra, EAZL ikasketak bukatzear.
Aitziber Burutaran Ubillos: 23 urte, Hernaniarra, EAZL Lizentziatua eta bankuetxe batean lanean.
Leire Sanchez Vera: 23 urte, Hernaniarra, Euskal Filologian Lizentziatua eta AEK-n lanean.